XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikus daitekeenez, (72) adibidean, (73) eta (74) adibideetan bezala, puntu eta koma jarri dugu bi perpausen artean.

3.2. sailean eta bertako 7 oharrean, hain zuzen ere, horrelako zeinu ortografikoak justaposizio eta koordinazioaren artean dagoen harremana adierazteko balio duela eman dugu aditzera.

b.2) Beste batzuetan, aurreko puntuan aztertu dugun beste juntagailu adbertsatiboek bezala, mintzagai kontrastiboa txertatzeko funtzioa du baina juntagailuak.

(73) Lehenengo erreakzioan, oxidatu egin da burdina; bigarrenean baina, erreduzitu (egin da).

(74) Bere nobela gehienetan, estalirik dago humorea, baina Pantaleón y las visitadoras honetan, distiratsu eta agerikoa da humore hori.

Mintzg. / Lehenengo erreakzioan / Galdg. / oxidatu egin da / burdina / Mintzg. 2 / bigarrenean baina / Galdg. 2 / erreduzitu

c) Beti izen-sintagma baten amaiera markatzen duten juntagailuak, batzuetan perpaus osoaren amaiera ere markatzen dutelarik: Baizik, (izan) ezik, ezezik...ere.

c.1)Baizik juntagailua agertzeko aurreko esaldia ezezkoa izatea behar dugu, bigarrenean aurrekoan ezeztatu denaren oposaketan dagoen baiezko elementu bat agertuko delarik 14 14 Osa. 1990..

Baizik, baieztatzen den elementu horrekiko enklitikoa dela esango genuke (beraren eskuinean eta estuki lotuta agertzen da), gaur egun hedatuz doazen bestelako erabileren kontra 15 Erabilera horiek, gure ustez, zeharo baztertu behar lirateke. Hona hemen konponketa batzuk (baizik eta tartekatua, oso traketsa izan arren, erosotasun handikoa baita): ZALANTZAGARRIA

- Ez dira landareak baizik eta animaliak.
- Ez dira ahaztu baizik eta baztertu egin dira.
- Ez da apurtu baizik eta polimerizatu egin da.
- Tenperaturak, ez du presioaren gaineko eraginik baizik eta berarekiko harremanetan dago.
- Metodologia hori ez soilik ezegokia baizik eta arriskutsua ere bada.

ONA

- Ez dira landareak, animaliak baizik.
- Ez dira ahaztu eta bai baztertu.
- Ez da apurtu; alderantziz, polimerizatu egin da.
- Tenperaturak presioaren gaineko eragina izan gabe (barik - beharrean), berarekiko harremanetan dago.
- Metodologia hori, ezegokia ezezik, arriskutsua ere, bada.